Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tse-tse euli

iz. Loeria eragiten duen eulia (Glossina morsitans). Gizonari edo beste ugaztunei, narrastiei edo arrainei xurgatzen dieten odolaz elikatzen dira tsetse euliak; ez dute beste janaririk. Afrikako erdialdean eta mendebalean bizi dira, baso sarriak eta hezeak dituzten ibai eta aintzira inguruetan batez ere. Euli horietan ezagunenak eta kaltegarrienak Glossina palpalis eta Glossina morsitans izenekoak dira. Lehenengoak, tripanosomiasia edo «logalearen eritasuna» eragiten duen Trypanosoma gambiense bizkarroia sar diezaioke gizonari, odola xurgatzerakoan. Kolorez grisaxka eta neurriz etxeko eulia baino handixeagoa izaten da. Bigarrenak nagana izeneko eritasuna eragiten duen Tripanosoma burcei sar diezaieke etxeko abereei.