Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tselinograd

(Akmolinsk 1961. urtea arte) Kazakhstango ipar-ekialdeko hiria eta izen bereko herrialdeko (124.600 km2 eta 837.000 biztanle) hiriburua, Ishim ibaiaren ertzean. 277.700 biztanle. Burdinbidegune garrantzitsua. Industria (nekazaritzarako tresneria, janari industria) da ekonomia jarduera nagusia. Langile askok burdinbidean lan egiten du.