Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tereshkova, Valentina Vladimirovna

Errusiar astronauta (Masleunikovo, 1937). Munduko lehen emakume astronauta izan zen. Kosmonauten progak gainditu ondoren espaziora irten zen Vostok VI.a espazio ontzian (1963) eta hiru egunetan 48 orbita egin zituen Lurraren inguruan. 1962-1970 urteetan diputatua izan zen sobiet gorenean eta 1968an sobietar emakumeen batzordeko buruzagi izendatu zuten. 1974an sobiet goreneko presidium-eko kide egin zuten.