Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teresa Kalkutakoa

(Jaiotza izenaz Ines Gonxha Bojaxhiu). Albaniar erlijio emakumea, Indian herritartua (Skopje, 1910 - Kalkuta, 1997). Ikasketak Bengalako unibertsitatean egin ondoren Dublinera joan eta Ama Birjina Loretokoaren kongregazioko kide egin zen (1928). Indiara itzuli zenean Kalkutako St. Mary’s eskolan izan zen irakasle 1948. urtea arte eta urte horretan behartsuekin lan egiteko baimena jaso zuen Erromatik. 1950. urtean Karitatearen Misiolarien kongregazioa sortu zuen, 1965ean Paulo VI.a Aita Santuak onartu zuena (jatorrizko botoez gainera, behartsuei laguntzekoa ere zin egiten dute). 1980. urtean 1.700 emakume biltzen zituen kongregazioak eta 150 egoitza inguru zituen munduko 34 herritan. 1979. urtean Bakearen Nobel saria eman zioten.