Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teresa Jesusena, santa

(Jaiotza izenaz Teresa Martin). Frantses moja (Alençon, 1873 - Lisieux, 1897). Lisieux-eko karmeldarren ordenan sartu zen eta nobizien nagusiaren laguntzailea izan zen. 1897. urtean Histoire d’une âme (Arima baten historia) lan biografikoa idatzi zuen. Bularretako gaitz batek jota hil zen oso gazte. Hil zenetik erromesen jomuga bihurtu zen Lisieux. 1923. urtean egin zuten doatsu eta bi urte geroago santa. Pio XI.a Aita Santuak misioetako amagoia eta Frantziako amagoi-ordea egin zuen.