Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

terma

iz. Pl. Antzinako ur beroko herri bainuetxea, erromatarren garaikoa bereziki. Caracalla-ko termetan. v  Termak garrantzi handia izan zuten erromatarren garaian eta pribatuak nahiz herrikoak izan zitezkeen. Denborarekin bilerak eta bizitza soziala egiteko gune bilakatu ziren. Termaren funtsezko parteak hauek ziren: frigidarium (ur hotzeko igerilekua), tepidarium (sala beroa) eta caldarium (ur beroko bainuak, lurrun bainuak eta masajea hartzeko tokia); horiez gainera, apoditerium edo aldagela zegoen. Herri guztiek zuten termaren bat edo gehiago, eta batzuk arkitekturazko obra handiak ziren; aipagarriak dira, besteak beste, Caracallarena Erroman (K.o. 206-217), Adrianorena Tivolin, eta Dioclecianorena (K.o. 298-306).