Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Terman, Lewis Madison

Estatu Batuetako fisiologoa (Johnson County, Indiana, 1877 - Palo Alto, Kalifornia, 1956). Garrantzizko aldaketak egin zizkion Léon Binet eta Théodore Simon fisiologo frantsesen adimendurako eskala metrikoari. Lan horiek aitzinatu zuten William Stern psikologo alemaniarrak haurraren adimen maila neurtzeko zehaztu zuen adimen kozientea (adimen adinaren eta benetako adinaren arteko erlazioa). Test berezi bat prestatu zuen (Terman-Miles testa), halaber, giza sexu arrari eta emeari dagozkion psikologia ezaugarriak bereizteko. Obra nagusiak: The Measurement of Intelligence (1916, Adimenaren neurketa), Sex and Personality (1936, Sexua eta nortasuna).