Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Terbrugghen, Hendrik

Holandar pintorea (Deventer, 1588 - Utrecht, 1629). Bloemaert-en ikaslea izan zen. 1604-1614 bitartean Italian bizi izan zen. 1614. urtean Herri Behereetara itzuli zen, eta Utrecht-en hartu zuen bizilekua. Caravaggio italiar pintorearen jarraitzailerik handiena izan zen, eta haren eragina nabaria da Terbrugghen-en pinturetan (Tomas santuaren sinesgabekeria, San Mateoren bokazioa, Jokalariak), aukeratzen dituen gaietan eta argia eta koloreak lantzeko eran batez ere. Haren pinturak Londres, Oxford, Edimburgo, Utrecht, Amsterdam, Viena eta New York-eko museoetan daude ikusgai, besteak beste.