Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teodoro Ia Lascaris

Nizeako enperadore bizantziarra, 1204-1222 urteetan, Nizeako inperioaren sortzailea (1222. urtean hila). Soldadu kristauek Konstantinopla hartu zutenean (1204), Nizean hartu zuen bizilekua. David Comneno, Trebisondako enperadorea, garaitu zuen. 1208. urtean Nizeako enperadore izendatu zuten. 1211. urtean latinoek garaitu zuten Misian. Ahalegin handiak egin zituen Konstantinopla berreskuratzeko, baina ez zuen arrakastarik izan. Ia Asia Txiki osora hedatu zuen aginpidea, eta bizantziarren tradizioak gorde zituen.