Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teodosio IIa

Ekialdeko enperadorea, 408-450 urteetan (? 401 - ? 450). Teodosio I.aren biloba zen, eta Arkadioren semea eta ondorengoa. Harresi gotortu bat eraikiarazi zuen Konstantinoplan, eta kultura lan garrantzitsuak bultzatu zituen: Konstantinoplako unibertsitatea sortu zuen (425), Teodosioren kodea idatzi zuen (435-438), eta Efesoko kontzilioa bildu zuen Nestorio defenditzeko. Ezin izan zion hunoen inbasioari aurre egin, eta Atilari zerga berezi bat ordaindu behar izan zion.