Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teodoriko Ia

Bisigodoen erregea, 418-451 urteetan (? - 451). Waliaren ondorengoa izan zen. Sueboekin eta bandaloekin elkartu zen erromatarren aurka borrokatzeko. Atilak Galia inbaditu zuenean, erromatarrekin eta frankoekin aliatu zen hunoen aurka. Kataluniar zelaietako guduan hil zen.