Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teodoro Mopsuestokoa

Greziar teologoa (Antiokia, 350 - Mopsuesto, Zilizia, 428). Kaltzedoniako kontzilioan (451) nestorionismoaren aldekoa izatea egotzi zioten, eta Konstantinoplako V. kontzilioan (553) kondenatu zuten. Antiokiako eskolako teologo eta exejeta garrantzitsuenetako bat izan zen. Haren obra handiaren zati batzuk baino ez dira gorde.