Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teodoro IIa Ducas Lascaris

Nizeako enperadore bizantziarra, 1254-1258 urteetan (1222-1258). Teodoro I.a Lascarisen biloba zen. Zuhurtasun handiz gobernatu zuen, eta bulgariarrak (1255-1256), Epiroko despotak eta turkiarrak garaitu zituen. Hil zenean, zazpi urteko seme bat (Joan IV.a) utzi zuen ondorengo, baina Migel VIII.a Paleologoak hura aginpidetik kendu zuen eta haren lekua hartu zuen.