Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teodoriko IIa

Bisigodoen erregea, 453-466 urteetan (? - 466). Teodoriko I.aren semea. Turismundo bere anaia hil, eta errege izendatu zuen bere burua (453). Avito enperadoreak Hispaniara bidali zuen sueboen aurka borrokatzera. 456. urtean Erromaren aliatu izan zen. Galia eta Hispaniako nagusi izan zen. Euriko bere anaiak hil zuen.