tartso
iz. Anat. Oinaren atzealdeko hezur multzoa, hanka hezurraren eta metatartso hezurren artean kokaturik dagoena. Zapi hezurrek osatzen dute tartso hezur multzoa: kalkaneoak, astragaloak, eskafoideak, hiru hezur kubiformeek (edo ziri itxurakoek) eta aurrealdeko kubo itxurako hezurrak. Kalkaneo hezurra atzealdean dago eta orpoa osatzen du; astralago hezurra kalkaneoaren gainean dago eta goialdetik hankako bi hezurrekin loturik dago; eskafoidea astralagoaren aurrean dago; horren aurrean, oinaren barrualdetik, hiru hezur kubiformeak daude eta, kanpoaldetik, kubo itxurako hezurra. Tartso hezurrak elkarri loturik daude eta astralagoaren bidez hankako bi hezurrekin giltzatzen dira.