Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tartessos

Greziarrek Iberiar Penintsulako hegoaldeko herri eta zibilizazio bati eman zioten izena; tartesiarren herria. Tartessos-ko zibilizazioa egungo Cartagenatik Lisboaraino zabaldu zen eta ospe handia izan zuen antzinatean Mediterraneo itsasoaren ertzeko herrien artean, meatze oparoengatik. Feniziarrak (K.a. 1000. urtean) eta, ondoren, greziarrak, kokatu ziren kostalde hartako portuetan, mea haien (urrea, zilarra, brontzea…) garraioari begira.