Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tartufe

edo Tartuffe. Molière-ren bost ekitaldiko komedia eta komedia horren protagonistaren izena. 1664an erregearen aurrean aurkeztu zuten, baina hiru urtez galarazi zuten eta 1667an behin bakarrik antzeztu ondoren berriro debekatu zuten, harik eta 1669an baimendu zuten arte. Elizkoi faltsuen aurkako satira zorrotza da; Tartufe abenturazale hipokrita iruzurtiak Orgon burgesaren fede onaz baliatuz beronen etxean egiten dituen bidegabekeriak kontatzen dira.