Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tasadai

iz. eta izond. Filipinetako Mindanao uharteko oihanetan bizi den izen bereko herriko kidea. 1971 inguru arte Harri Aroan bizi ziren; leizeetan zuten bizilekua, eta basoan bildutako fruituak eta animalia txikiak ziren beren janaria. Jantziak zuhaitz azalez egiten zituzten, eta tresnak harriz eta zurez; gerrarako armarik ez zuten. Antropologian garrantzi handiko ikerketa gaia izan dira. Gaur egun inguruko leinuekin bizi dira, eta haien ohiturak hartu dituzte.