tartsido
izond. Zool. Primateen ordenako izen bereko familiako ugaztunez esaten da. Zoologia aditu batzuek Tarsius spectrum mota bakarrik sartzen dute familia horretan, baina beste batzuek hiru mota sartzen dituzte. Antzina mundu guztian egon ziren zabalduak, baina gaur Asiako ekialdean bakarrik bizi dira. Belar gairik jaten ez duten primate bakarrak dira. Itxuraz tximinoen antzekoak dira, neurriz txikiak, 13-15 cm luzeak. Larru lodia eta iletsua dute, isatsa, berriz, luzea baina ilegabea. Kolorez marroi ilunak edo grisak izan daitezke. Gauez ibiltzen dira eta begi handiak eta belarri higikorrak dituzte. Burua 360 °C jira dezakete. Atzeko zangoak oso luzeak dituzte, eta hankak, berriz, esku bihurtuak, bost behatzekoak, hatzazal zapaldunak eta oratzaileak. Ezagunena tartsero arrunta (Tarsium spectrum) da, 40 cm inguru luze dena eta Malaiako uhartedian bizi dena.