Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tarzan

Edgar Rice Burroughs idazlearen eleberri sail bateko pertsonaia (1912). 1914. urtean idatzi zuen Burroughsek Tarzanen lehen eleberria,Tarzan of de Apes. Oso ezagun eta ospetsu egin da zinemaren eta komikiaren bidez. Oso txikia zelarik Afrikako oihanean galdu eta piztien artean hazitako gizon zuria da Tarzan, piztia guztien laguna.