Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tange, Kenzo

Japoniar arkitektoa eta urbanista (Imabari, 1914). Ikasketak Tokioko unibertsitatean egin zituen. Japoniako arkitektura modernoaren aitzindarietako bat izan da. Tangeren arkitektura proiektuek fantasia handia erakusten dute. Lan nagusiak: Hiroshimako Bakearen museoa (1955-1956); Tokioko katedrala (1961-1965); Takamatsuko kiroldegia (1962-1964); Tokioko igerilekua eta estadio olinpikoa (1960-1964); Kuwaiteko nazioarteko aireportuko eraikuntzak (1967-1979); Yokohamako museoa (1983); Singapurreko estadio estalia (1985) eta akademia militarra (1986).