Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tang dinastia

Txinan 618-907 bitartean agintari izan zen dinastia. Li Yuan izan zen Tang dinastiako lehen enperadorea. Dinastia horren garaian Txinako inperioa Asia erdialdera, Vietnam, Mongolia eta Mantxuriako hegoalderaino hedatu zen zetaren bidea kontrolatzeko. Taoismoa babestu zuten eta budismoa hedatzea onartu zuten. Dinastia horidesagertu zenean, erreinu txikietan banatu zen Txina.