Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tanganyika

Afrikako ekialdeko aintzira, Afrikako bigarren aintzira handiena: 31.900 km2. 650 km ditu iparraldetik hegoaldera, eta 30-50 km zabalera. 782 m-ko garaieran dago, mendiez inguratutako hobi batean. Sakontasun handiena 1.435 m-koa du. Iparraldean Kivu aintzira dago. Zaire, Burundi, Tanzania eta Zambia herrialdeekin arteko mugatzen du, eta haien arteko merkataritzarako garrantzi handia du. Portu nagusiak: Bujumbura (Burundi), Kalemi (Zaire), Ujiji eta Kigoma (Tanzania). Ibai askoren ura biltzen du eta handik Lukuga ibaira isurtzen du (Zaire). Ertzeetan arroza lantzen da batez ere. Arrantza zerbait egiten da.