Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tang Taizong

Txinatar enperadorea 626-649 urteetan, T’ang dinastiaren (618-907) sortzailea (Txina, 600 - Txina, 649). Li Shih-min zuen benetako izena. Konkista batzuk egin zituen Asiako erdialdean, ekialdeko turkiarrak menderatu zituen eta bere mende ezarri zituen Turfan-go eta Tarim-go printzeak. Tibeteko lurrak ere konkistatu zituen. Administrazioa berritu zuen, hiri zaharrak berreraiki zituen eta bultzada handia eman zion merkataritzari, “zetaren bidea” berriro zabaldu zuelako. Budismoaren aldeko neurriak hartu zituen.