Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tangalunga

iz. Zool. Biberridoen familiako ugaztun haragijalea, 160 cm inguru luzea, isatsaren 60 cm barne, itxuraz katamarroaren antzekoa (Viverra tangalunga). Mutur luze zorrotza du, belarriak eta hankak, berriz, labur samarrak. Kolorez marroi iluna izaten da, baina orban eta zerrenda beltz asko du. Filipinetako eta Sondako uharteetan bizi da. Zernahi animalia mota txiki jaten du, baita fruituak eta landareen sustraiak ere.