Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tanger

(Arab. Tanjah). Marokoko iparraldeko hiria eta portua, izen bereko herrialdeko (1.195 km2 eta 436.227 biztanle) hiriburua, Gibraltar-eko itsasartearen mendebaleko irteeran. 266.346 biztanle. Nazioarteko aireportua. Unibertsitatea (1971). Industria (arrain kontserbak, ehungintza) eta turismo gunea. v Historia. Erromatarren Tingi izan zen, Mauritania Tingitana herrialdeko hiriburua. Bandaloek, arabiarrek eta berberiarrek hartu ondoren, Portugaldarrek konkistatu zuten eta 1471-1662 bitartean Portugalen eskuetan egon zen. 1662. urtean Portugalek Ingalaterrari eman zion, eta Ingalaterrak 1684. urtean pirata mairuen eskuetan utzi zuen. 1912an Tangerreko Nazioarteko Eremua sortu zen, eta 1923tik aurrera nazioarteko hiria izan zen. 1940-1945 bitartean Espainiaren eskuetan egon zen, baina gero berriro nazioartekoa izan zen. 1956an Marokoren mende geratu zen.