Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tandy, Jessica

Estatubatuar zinema eta antzerki antzezlea (Londres, 1909 - 1995). Hamasei urte zituela hasi zen antzezten, eta 1929. urteaz geroztik profesional egin zen. Ospe handia lortu zuen Broadwayko antzokietan Blanche Du Bois pertsonaiagatik Tennessee Williamsen Desira izeneko tranbia (1947) lanean. Lan horregatik Tony saria jaso zuen. Hollywooden The Seventh Cross (1944) lanarekin egin zuen debuta. Hume Cronyn-ekin batera arrakasta ugari lortu ditu Broadway-n. Elkarrekin lan egin zuten The Marriage (1954) telebistako saioan. Egin dituen filmen artean aipagarriak dira: Rommel, basamortuko azeria (1951), Txoriak (1963), Cocoon (1985), Cocoon: itzulera (1988). Miss Daisy paseatzen (1989) lanean parte hartu zuen eta antzezle onenaren Oscar saria eman zioten paper horregatik. Handik bi urtera, bigarren antzezle onenaren Oscar sarirako izendatu zuten Tomate berde frijituak (1991) lanagatik.