Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tamarino

iz. Zool. Primateen ordenako kalitrizidoen familiako hainbat tximinoren izena. Titien familia berekoak eta haien oso antzekoak dira. 13 tamarino mota ezagutzen dira. 15-25 cm luze izaten dira. Isatsa gorputza baino luzeagoa dute. Hego Amerikako basoetan bizi dira. Hostoak, ernamuinak eta intsektuak jaten dituzte. Tamarinorik ezagunena goeldia da.