Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tamames, Ramón

Espainiar ekonomialaria (Madril, 1933). Ekonomiako katedratikoa izan zen Malagako unibertsitatean (1968) eta Madrilgo unibertsitate autonomoan (1975. urteaz geroztik). 1976an Alderdi Komunista Batzordeko kide izan zen, 1977-1979 bitartean Alderdi Komunistako diputatu eta 1979-1981 urteetan Madrilgo alkateorde. 1984ko abenduan Federazio Progresista alderdia sortu zuen eta 1986an alderdi horretako diputatu hautatu zuten Izquierda Unida koalizioaren barnean. 1989. urtean Federazio Progresista alderdia utzi eta Centro Democrático Social alderdian sartu zen. Espainiako ekonomia eta nazioarteko ekonomia harremanak landu zituen bereziki. Obra nagusiak: Formación y desarrollo del Mercado Común Europeo (1964, Europako Merkatu Batuaren osatzea eta garapena), Ecología y desarrollo (1977, Ekologia eta garapena), Diccionario de enonomía (1988, Ekonomiako hiztegia), Estructura económica de España (1990, Espainiako ekonomia egitura).