Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tamariz, Juan

Espainiar mago ilusionista (Madril, 1943). Zientzia fisikoak eta zinema zuzendaritza ikasi zituen. Zenbait film labur ere egin zituen. Espainiako Telebistan egin zen ospetsu magia edo ilusionismo emanaldi komikoengatik. Amerikako eta Europako hainbat herrialdetan eskaini ditu emanaldiak. Hamabost bat liburu idatzi ditu magiari buruz, ingeles, frantses eta alemanerara itzuliak, eta 1989an hainbat ikastaro eman zituen gai horren ingurukoak.