Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tamanrasset

(Gaur egun Tamenghest). Aljeriako Saharako hegoaldeko herria, Hoggar mendialdean. 38.000 biztanle. Tuareg berberiarren egoitza da. Aljeria iparretik hegoaldera zeharkatzen duen Trans-Sahara errepideko gune garrantzitsua da. Herria, Saharako bideak babestea helburu zuen postu militarraren inguruan eraiki zen. Basamortuko klima garaierak (1.378 m) leuntzen bada ere, itzalean munduko tenperatura beroenetakoak jaso dira han (38 °C-tik gora). Izen bereko oasian fruituak (muxika, zitrikoak, datilak, almendrak, pikoak), laboreak eta artoa hazten dira. Turismoak hilabete hotzenetan du garrantzia.