Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tamaro, Susanna

Italiar idazlea (Trieste, 1957). Bihotzak eramaten zaituen lekura (1994) eleberriarekin izugarrizko arrakasta lortu zuen; Italian bi milioi eta erdi liburu saldu ditu bi urtean, izugarrizko errekorra, alegia. Liburu horretan oinarrituta Cristina Comencini zinema zuzendariak film bat egin zuen 1996an. Lan horren aurretik Susanna Tamarok eleberri bat (Hodeietan, 1989), ipuin bilduma bat (Behingoz bakarrik, 1991) eta umeentzako fabula bat (Meloizko Bihotz zalduna, 1994) argitaratu zituen. 1997. urte hasieran, Anima mundi eleberria kaleratu zuen.