Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tamarikazeo

izond. Bot. Tamarikalen ordenako izen bereko familiako zuhaitz eta zuhaixkez esaten da. Hosto txiki bakunak dituzte, ezkata itxurakoak; lorea sexu bikoa, banakako 4-5 hostoz eta sepaloz eratua, eta fruitua kusku itxurakoa eta hazi iledunekikoa. 120 bat tamarikazeo mota ezagutzen dira; horietan ezagunena milazka (Tamarix gallica) eta Alemaniako mirikaria (Myricaria germanica) dira. Europako eta Asiako eskualde bero eta epeletan hazten dira batez ere, lur lehor hondartsuetan eta harkaitz artean.