Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stuyvesant, Peter

Herri Behereetako politikaria (Sherpenzeel, 1592 – New York, 1672). 1643. urtean Curaçao, Aruba eta Bonaireko gobernari izendatu zuten, eta bi urte geroago Herri Behereek Ipar Amerikan eta Karibe itsasoan zituen lurralde guztien gobernari. 1647an New Amsterdamera (egungo New York) iritsi zen eta berehala hasi ziren hiritarrekin istiluak. Autonomia handiagoa eskatzen zuten hiriarentzat, eta 1653. urtean lehenengo udal gobernua sortu zen, Herri Beheretako hirien antzekoa. 1664. urtean, hiritarren laguntzarik jaso ez zuenez, Holanda Berria britainiarren esku utzi beharra izan zuen.