Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Strauss, Johann, II

Austriar musikagilea eta orkestra zuzendaria (Viena, 1825 - Viena, 1899). Johann Strauss-en seme zaharrena. Aitak musikatik baztertu nahi izan zuen, baina semeak isilean egin zituen ikasketak. 1844. urtean bere orkestrarekin egin zuen aurkezpena, eta bere balsak eta aitarenak zuzentzeaz gainera, Mozart, Rossini eta Mendelssohn-en lanak aurkeztu zituen. Aitaren modura, kontzertualdiak eman zituen Europa osoan hura hildakoan. Bals eder, dotore eta arrakasta handikoak idatzi zituen. Laurehun bat bals idatzi zituen. Ezagunenak dira: Danubio urdina; Vienako basoak; Enperadorearen balsa; Goizeko hostoak; Hegoaldeko arrosak; Vienako odola; Artistaren bizimodua. 1863. urtetik aurrera operetak idatzi zituen. Aipagarrienak dira: Saguzarra (1874); Baroi ijitoa (1885).