Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Strafford-eko kondea. ;(Thomas

Wentworth). Ingeles politikaria (Londres, 1593 – Londres, 1641). Parlamentuko kide izan zen 1614–1621 bitartean eta 1624. urtean. Erregearen politikaren aurka agertu zen Espainiaren aurkako gerra zela eta, eta 1626. urtean parlamentuan parte hartzea galarazi zitzaion. Erregearen politikaren aurka egon arren 1628. urtean erregeak baroi titulua eman zion eta iparraldeko lehendakari izendatua izan zen. 1633. urtean Irlandako ordezkari egin zuen erregeak, eta kargu hori izan zuen bitartean gogor saiatu zen Irlandako legea Inglaterrako sistemara egokitzen. Hala ere, 1639. urtean erregeak Inglaterrara itzultzeko agindua eman zion, Eskozian gertatzen ari zen matxinadari irtenbidea aukitzeko aholkularia behar baitzuen. Strafford–eko konde izendatu zuen trukean, baina kondeak erabakitako gerrak diru galera handiak ekarri zizkion erregeari, eta parlamentua ez zen politika haren aldekoa. 1640. urtean, eskoziarren eraginpean, parlamentu berria osatzea erabaki zuen erregeak. Strafford–eko kondeari traizioa leporatu zitzaion, eta epaitu ondoren hil zuten.