Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stradivari, Antonio

Italiar biolin egilea (Cremona inguruko herrixka batean, 1644 - Cremona, 1737). Nicolň Amati biolin egile ospetsuaren ikasle izan zen. 1666. urtean hasi zen biolinak egiten, hasieran maisuaren ereduari jarraituz. Geroago, biolin handiagoak egiten hasi zen berniz ilunagoa erabiliz, betiere biolinak hobetzeko asmoz. Biolin berriaren masta, biolinaren neurria, eta soinu indartsuago eta sarkorragoa izan ziren Stradivariren berrikuntza nagusiak. Biolontxeloak eta biolak ere egin zituen. Mila musika tresna inguru egin zituen, eta oraindik ere 540 biolin, 12 biola eta 50 bat biolontxelo gelditzen dira. Dirutza izugarriak ordaintzen dira Stradivariren tresnengatik.