Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stowe, Madeleine

Estatubatuar antzezlea (Eagle Rock, Kalifornia, 1958). Kazetaritza ikasketak egin zituen, Los Angelesko Unibertsitatean. Zineman hastea erabaki zuen, bere dotoretasuna eta edertasunaren erakargarritasuna baliatuz. Haren karrera, baina, ez da oso arrakastatsua izan. Michael Mannen Azken mohikanoa (1992) filmean Daniel Day-Lewisekin batera jokatu zuen protagonista paperak eman zion batez ere ospea. Beste zenbait lan aipagarri: Mendekua (1990); Lau emakume eta patu bakarra (1994); Hamabi zimino (1996).