Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stenmark, Ingemar

Suediar eskiatzailea (Tärnaby, Suedia, 1956). Slalom probetan espezializatua. Munduko Kopako eski lehiaketetako eskiatzailerik onena 1976-1984 bitartean. 1975ean, Neguko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina irabazi zuen, slalom erraldoia proban, eta 1980an, Lake Placid-eko Jokoetan, Estatu Batuetan, urrezko bi irabazi zituen, slalom eta slalom erraldoia probetan. Stenmarken garaipen saila izugarria da: 1978ko munduko txapelketan, urrezko domina slalom eta slalom erraldoian; 1982ko munduko txapelketan, urrezko domina slalomen eta zilarrezkoa slalom erraldoian. Hiru urtez Munduko Kopa irabazi zuen (1976, 1977, 1978); 1975ean bigarren geratu zen, eta baita ere 1980-1984 bitartean. 1989an erretiratu zen. Munduko Kopan, slalom eta slalom erraldoian, 86 proba irabazi zituen guztira.