Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stern, Otto

Alemaniar fisikaria (Sorau, 1888 - Berkeley, California, 1969). Frankfurt-en, Rostock-en, Hanburgon eta Pittsburg-en (Estatu Batuetan) izan zen irakasle. 1915 urtean irrada molekularren metodoa hobetu zuen eta 1921ean atomoen tasun magnetikoak aurkitu zituen. W. Geerlach-ekin batera oinarrizko momentu magnetikoa neurtu zuen (Bohr-en magnetoia). 1932an gasen teoria zinetikorako oinarrizkoa den gas molekulen lastertasunaren neurketa zehatza egin zuen, eta 1933an protoiaren momentu magnetikoa aurkitu zuen. 1943 urtean Fisikako Nobel saria jaso zuen.