Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Steinway, Henry Engelhard

(Jaiotza izenaz, Heinrich Engelhardt Steinweg). Alemanian jaiotako Estatu Batuetako piano egilea (Wolfshagen, 1797 - New York, 1871). Hasieran biola eta organo egile izan zen, eta ondoren bi piano lantegi zabaldu zituen Seesen-en eta Brunswik-en. Estatu Batuetara erbesteratu zen bere semeekin eta Stenway and Sons (1853) piano lantegia sortu zuen. Piano txikiak eta kontzertuetarako piano handiak egin zituen. Kontzertu bulego bat sortu zuen New Yorken, eta pianista asko ezagutarazi zituen (A. Rubinstein, I. Paderewski, F. Kreisler, besteak beste).