Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Steiner, Rudolf

Austriar filosofoa (Kraljevich, 1861 - Dornach, 1925). Hasieran teosofiaren jarraitzaile izan zen, baina joera hura alde batera utzi eta bere filosofia sistema moldatu zuen (1912), antroposofia deitu zuena. Steinerrek mundua perzeptzio izpiritualaren ikuspuntutik edo zentzuekin loturarik ez duen adimen maila batetik ulertu behar dela zioen, eta ez zentzuen bidez. Goetheren lan guztiak argitaratu zituen 1889-1896 bitartean; garai hartan idatzi zuen Die Philosopihie der Freitheit lana eta argitaratu zuen Magazin für Literatura aldizkaria. 1913an Goetheanum zientzia izpiritualen institutua sortu zuen, Waldorf pedagogia eskolaren oinarria izan zena; Steinerren pedagogia eta filosofia teorietan oinarritu ziren 170 eskolatik gora.