Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

siringomielia

iz. Med. Bizkar hezurreko muinaren eritasuna. Erabat ezagutzen ez diren arrazoiengatik, barrunbe bat sortzen da bizkar hezurraren muinean, eta kalteak gertatzen dira neurona higiarazleetan, baita oinazea eta tenperatura sentipenak igortzen dituzten kirio zuntzetan ere. Ondorioz, eskuetako giharrak ahuldu egiten dira, hatzek erpe itxura hartzen dute, eta ez da hotzik, ez minik nabaritzen. Kasu batzuetan kirurgia erabiltzen da isurkin zefalorrakideoaren bidean oztoporik bada.