Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shevtxenko, Taras

Ukrainar poeta (Morintsy, Kiev, 1814 - San Petersburgo, 1861). 1840. urtean Kobzar abesti herrikoian oinarrituriko lehen poema bilduma eman zuen argitara. Hurrengo urtean Haidumakiarrak poema epikoa idatzi zuen. Morrontzaren aurkako eta gizartearen berdintasunaren aldeko elkarte baten sortzailea izateagatik Siberiara deportatu zuten 1857. urtea arte. Ukrainar literaturaren aitatzat hartu ohi da. Obra nagusiak: Naimichkha, Zapovit (1845), Hamalija (1844), Maria (1859).