Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shigemitsu, Mamoru

Japoniar diplomatikoa eta estatugizona (Oita, 1887 - Yugawara, Kanagawa, 1957). Herri askotan enbaxadore izan ondoren Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1943. urtetik Bigarren Mundu Gerra amaitu zen arte. 1945. urteko irailaren 2an Japoniaren errendizioa sinatu zuen Estatu Batuetako armadaren Missouri akorazatuan. Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten 1948. urtean baina aske geratu zen handik bi urtera. Kanpo Arazoetarako ministro izan zen 1954-1956 urteetan eta geroztik hil arte Japoniako ordezkaria izan zen Nazio Batuetan.