Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Serrano Suñer, Ramón

Espainiar politikaria (Cartagena, 1901 - 2003). Zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan, Bolonian eta Erroman. 1933. urtean diputatu hautatu zuten CEDA koalizio eskuindarraren eskutik. Franco diktadorearen ezkonanaia zen eta falangisten batasuna bultzatu zuen. Francoren lehen lau gobernuetako kidea izan zen eta Alemaniaren eta Italiaren aldeko agertu zen Bigarren Mundu Gerran. 1942. urtean gobernutik baztertu zuten Begoñan karlisten eta falangisten artean izan ziren istiluak zirela eta. Saiakera liburuak idatzi ditu.