Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

serranido

izond. Zool. Perziformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Gorputza arrautza itxurakoa, luzarana, dute. Oso aho zabalkorra dute, eta bi bizkar-hegal, elkarren hurbil, edo bakarra izan dezakate. Sabel-hegalak oso aurrean dituzte. Itsaso bero eta epel gehienetan bizi dira. 400 bat arrain mota biltzen dira serranidoen baitan; ezagunenak meroa eta lupia dira.