Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Serrano Lasa, Asier

Gipuzkoar idazlea (Eibar, 1975). Marketin eta maisu ikasketak egin ditu. Hainbat musika talde eta abeslariren kantuen hitzak idatzi ditu, ehundik gora. Bereak dira Bada hiri gorri bat (1997) eta Picassoren zaldia (2007) poema-bildumak, Eskuetan mapak (2007) eleberria, eta Hoteleko kontuak (2001) eta haurrei zuzendutako Mari Basajaunaren eremuan narrazio bildumak.