Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Serratosa, Josefina

(Jaiotza izena, Josefina Gaxa Pereira). Espainiar antzezlea (Donostia, 1911 - Madril, 1990). Hogei urte eskas zituela hasi zen antzerkian buru-belarri lanean, eta arrakasta handia lortu zuen alor horretan. Zinemari dagokionez, handik hamarraldi batzuetara egin zuen debuta, eta karrera zabala osatu zuen bigarren mailako bere pertsonaia bitxi, soil eta apalak interpretatuz. Hauek dira bere lan aipagarrietako batzuk: Así es Madrid (1953, Horrelakoa da Madril), Marcelino, pan y vino (1954, Martzelino, ogi eta ardo), Suspiros de Triana (1955, Trianako hasperenak), El baile (1959, Dantzaldia), Nueve cartas a Berta (1965, Bederatzi gutun Bertari), Buenos días, condesita (1966, Egun on, kondesatxo), El demonio de los celos (1969, Jelosiaren deabrua) etab.