Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Serrat, Joan Manuel

Kataluniako kantagilea eta kantaria (Bartzelona, 1943). 1965. urtean Els setze jutges kataluniar kantagintza taldean sartu zen, eta 1966. urtean egin zen ezagun Cançó de matinada abestiarekin. 1968. urtetik aurrera katalaneraz eta gaztelaniaz kantatzen hasi zen. Besteak beste, Miguel Hernández, Antonio Machado eta Salvat Papasseit poeten lanak musikatu ditu. Kantaldi ugari eman du Espainian eta Hego Amerikan. Disko aipagarriak ditu, besteak beste: Dedicado a Antonio Machado poeta (1971); Per al meu amic (1973); Res no és mesquí (1977); Tal com raja (1982); Cada loco con su tema (1983); eta Fa vint anys que tinc vint anys (1984).